
2009-06-18 | 11:44:17
Leire Olaberria Euskadiko erlojupekoan txapeldun
22,5 kilometroko ibilbidean erraz gailendu zen ikaztegietarra
2009-04-18 | 14:56:55
Leire Olaberriaren omenaldia Ikaztegietan
Txirrindulari handiak eskerrak eman dizkie herritarrei
2009-04-16 | 12:41:03
Leire Olaberriari herriak egingo dion omenaldian egitarau bat zehaztu dute
Larunbatean bazkariaz gain dantzariek harrera egingo diote kirolariari
Leire Olaberria pista txirrindulari handia omendu nahi izan dute herritarrek. Larunbatean izango da omenaldia eta hau da zehaztu duten egitaraua: 13:30ean, plazatik abiatuta trikipoteoa; 14:00etan dantzariek "Agurra" dantzatuko dute. Ondoren, oparien banaketa egingo dute eta bazkaria egingo dute.
2009-04-14 | 12:44:02
Leire Olaberriaren omenezko herri bazkaria egingo dute larunbatean
Txartelak eskuratzeko azken eguna bihar da, Ostatun edo Toki-Alaien
Azkenaldian hainbat sari, garaikur eta ohore jaso du Olinpiar Jokoetan eginiko lana dela eta, eta Ikaztegietako herria ere komunikabide desberdinetan maiz aipatu izan da. "Herriak modu berezi honetan eskertu nahiko genioke bere kirol ibilbidea, nahiz gurea beste zenbait omenaldirekin alderatuta xumea izan".
2009-02-07 | 14:08:26
Leire Olaberriak laugarren urrea lortu du Mallorcan
Goizean scratch proban garaipena eskuratu du
Mallorcan jokatzen ari diren Pista Txirrindularitza Txapelketan Leire Olaberria ikaztegietarrak laugarren urrea lortu du gaur goizean. Hain zuzen ere, scratch proba jokatu dute, eta bertan garaipena eskuratu du. Gaurkoarekin hirugarren urrea da, izan ere, atzo, Leire Olaberriak eta Ana Usabiagak taldeka jazarpenean urrea eskuratu zuten. Puntuazioan beste garaipen bat eskuratu zuen Olaberriak, bigarren urrea jantzi zuelarik. Bestalde, Ainhoa Pagola eta Ana Usabiagak taldekako abiadura proban ere urrea lortu zuten.
2009-01-16 | 13:58:20
Olaberriak Euskadiko Kirolari onenaren saria jasoko du
Richard Oribe igerilaria ere saritu dute
Leire Olaberria pista txirrindulariak iazko Olinpiar Jokoetan brontzea lortu zuen eta batez ere hori nabarmendu du Joserra Garai Eusko Jaurlaritzako zuzendariak. Asteartean 18:00etatik aurrera Gasteizko Lehendakaritzan egingo dituzte sari banaketak.
2009-01-09 | 11:13:16
Leire Olaberriak Euskadi Irratia Saria jaso du
2008ko euskal kirolari onenaren saria eman diote
Bigarren Iker Martinez eta Xabi Fernandez izan dira. Hautagaien artean ere Edurne Pasaban mendigoizalea eta Xabi Alonso futbol jokalaria zeuden.
2008-12-17 | 19:40:49
Lazkao-Txiki musika eskolakoen saioa liburutegian
Gabonetako kontzertua eskaini dute; bideoan, "Lau teilatu" abesten
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Irteerak
Sanferminetara
TOLOSA, - 2009-07-01
Ikastaroak
Gazteentzako tailerrak
TOLOSA, - 2009-06-30
Datua
XX
Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.
Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute
Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)
Tolosa
Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?
Jasotako azken mezua:
Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.