Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Ikaztegieta
2008ko irailak 5, Ostirala

Azken ordukoak

2008-03-29 | 15:49:02

Olaberria Olinpiar Jokoetara joango da

Gaurko Manchesterreko proban ziurtatu du Pekinera joateko txartela laugarren eginda

Adierazi zuten astean zehar, Leire Olaberriak Olinpiar Jokoetara joateko %75eko aukerak zituela, eta dena behar bezala joanez gero, Pekina joango zela. Hala izan da: gaurko puntuazioko proban laugarren egin du, «ezin hobe aritu da, autoritatez, ziurtasunez», Daniel Larruskain Cespa-Eustrak taldeko idazkariak adierazi bezala.

Ez du erantzunik

2008-03-27 | 18:40:40

Leire Olaberriak Espainiako marka hobetu du Manchesterren

Jazarpen proban jarri berri du marka berria: 3 minutu, 41 segundu eta 557 milesimatan egin du

48,745 kilometro orduko abiaduran egin du. Leire Olaberriaren gaurko helburua Espainiako marka hobetzea izan da eta lortu egin du, aurrekoa segundu erdi gehiagoan egin baitzuen. Olaberria "pozik" dago lortutakoarekin, baina hala ere, "hobe egin zezakeela" adierazi du.

Ez du erantzunik

2008-03-25 | 12:37:13

Leire Olaberria Munduko Pista Txapelketan ariko da aste honetan

Cespa-Euskadi taldeko Leire Olaberriak bihartik igandera (martxoaren 26tik 30era) Britainia Handiko Manchester hirian egingo den 2008ko Munduko Pista Txapelketan parte hartuko dute.

Ez du erantzunik

2008-03-11 | 11:55:10

Leire Olaberria Munduko Pista Txapelketan ariko da

Manchester-en egingo du datorren hilaren 26tik 30era bitarte.

Leirek bi probatan parte hartu du: Jazarpenekoan Espainiako markara gerturatzea izango du helburua. Baina batez ere bere esfortzu guztia Puntuazioko proban ipini du, Joko Olinpikoetarako txartela lortzeko aukera daukalako. Momentu honetan, leku pribilejiatuan dago hori lortzeko eta Munduko Txapelketa honetan errematatzea baino ez zaio falta.

Ez du erantzunik

2008-02-15 | 14:01:56

Leire Olaberria: "Ez naiz nere onenean egon gaurko proban"

Danimarkan dago Munduko Kopako azken probak egiten

Jazarpen proban 13. egin du, eta "ez dut nire maila eman". Hala ere, eliteko txirrindularia Pekingo Olinpiadetara ari da begira, baina "Munduko Kopan horretarako nahi eta nahiez maila ona eman behar da".

Ez du erantzunik

2008-02-14 | 11:29:14

Leire Olaberria Munduko Kopan ariko da asteburuan

Copenhaguetik gertu dago Leire Olaberria Munduko Kopako laugarren eta azken proban parte hartzeko.

Belodromoan entrenatzen ari da Cespa-Euskadi taldearekin. Bihar bertan hasiko dira probak eta astelehenean itzuliko da Euskal Herrira.

Ez du erantzunik

2008-02-04 | 12:03:51

Olaberriak Espainiako pistako Txapelketan urrezko lau domina eskuratu ditu

Txapelketako izarra izan da ikaztegietarra

Leire Olaberriak guztira 4 urrezko domina lortu ditu. Azken jardunaldian Jazarpen lasterketako finalean Vilajosana kataluniarrari egin dio aurre (4 segundutako diferentzia atera dio). Ikaztegietakoa Keirin proban Helena Casasi gailendu zaio.

Ez du erantzunik

2008-01-21 | 11:57:34

Olaberriak pistako Munduko Kopako 3. probetan 5. egin du

Sailkapenerako saioan, finalerako txartela lortu du 6. geratuta (hiru serietan 8 txirrindulari sailkatzen dira bakoitzeko)

Finalean "ondo" ibili da eta hiru sprint-an puntuak batu ditu, espezialitate honetan handienen kontra lehiatuta.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.