Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Ikaztegieta
2008ko azaroak 21, Ostirala

Azken ordukoak

2008-11-21 | 18:18:20

Leire Olaberriak zilarra irabazi du pistako Munduko Kopan

Leire Olaberriak (Ikaztegieta) zilarrezko domina irabazi du Melbournen (Australia), pistako Munduko Kopan, puntuazio proban. Abuztuan, Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzea irabazi zuen. Gaur Evgenia Romaniuta errusiarrak aurrea hartu dio, azkenaurreko esprintean. Hamasei puntu lortu ditu Romaniutak, hamabost Olaberriak.

Ez du erantzunik

2008-11-17 | 16:46:07

Ikaztegietako Krosean azkarrenak, Xabat Manzisidor eta Naroa Arrieta

223 korrikalarik bukatu zuten 10 kilometroko lasterketa

Herrigintza elkarteak antolatutako lasterketan inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da aurten. Senior mailan Manzisidor (32'32) eta Arrieta izan (40'21) dira azkarrenak. Beteranoetan, berriz, Idoia Aranguren (45'28) eta David Markaida (33'10). Lehenengo herritarrak Joxe Mari Garmendia (39'11) eta Eneritz Maiz (53'23) izan ziren.

Erantzun 1

2008-11-03 | 11:41:28

Leire Olaberria Manchesterren aritu da, bitan laugarren eginez

Scratch-eko finalean, Leire Olaberria garaipena lortzeko zorian izan zen; helmugara iristeko metro gutxi falta zirenean (Olaberriak irabaziko zuela uste zenean) beste hiru txirrindulari aurreratu zitzaizkion. "Ondo" aritu da berriz ere, baina zorte handiegitik gabe.

Ez du erantzunik

2008-10-31 | 11:11:01

Leire Olaberria Manchesterren dago, Munduko Kopan aritzeko

Gaur arratsaldean puntuazioan ariko da

Cespa-Euskadiko Leire Olaberria pista txirrindularia Espainiako selekzioarekin ariko da. Taldekako jazarpenean (3 kilometro) lehen aldiz ariko da Espainiako selekzioa eta Olaberria izango da pieza nagusia. Horrez gain, ikaztegietarra puntuazioan eta scratch-en lehiatuko da. Datozen Olinpiar Jokoetarako baliagarria izango den proba honetan 65 emakume ariko dira.

Ez du erantzunik

2008-10-29 | 15:37:50

"Udazken Kulturala"-ri ostiralean helduko diote

Etzi Angel Cuerdoren Che-ren bidaia izango da ikusgai. Datozen ekitaldiak azaroan eta abenduan izango dira.

Angel Cuerdoren "Hegoamerika motoan: Che-ren bidaia" ikus entzunezkoa izango da ikusgai ostiralean 21:30ean, kiroldegian. Etzi gauean hasi eta abenduren 24ra arte luzatuko dute "Udazken Kulturala". Azken egun honetan Olentzeroren etorrera izango dute, iazko arrakasta ikusita.

Ez du erantzunik

2008-10-07 | 13:26:03

Pilarika eguna berreskuratuko dute igandean

Duela urte batzuk egiten zen bezala, meza, hamaiketakoa eta jai xume bat egingo dute

Duela urte batzuk, urriak 12 Pilar Eguna, Ikaztegietan ospatu egiten zen baina azken urteotan erabat galdu da egun hori ospatzeko ohitura. Aurtengoan, sinple eta xume bada ere, egun hori berreskuratu nahi izan dute. Beraz, igandean ospatuko dute egun hau. Egun honetarako antolatu dutena hauxe da: meza, hamaiketakoa, trikitilariak eta Mus Txapelketa. 11:15ean ermitan Meza izango da eta ondoren, tabernarik ez badago ere, kultura batzordeak, errepidearen beste aldean barra jarriko du eta hamaiketako ederra (salda, mondejua, haragi egosia, ardoa) izango dute «prezio egokian». Hamaiketakoarekin batera trikitilariak izango dira.

Ez du erantzunik

2008-03-29 | 15:49:02

Olaberria Olinpiar Jokoetara joango da

Gaurko Manchesterreko proban ziurtatu du Pekinera joateko txartela laugarren eginda

Adierazi zuten astean zehar, Leire Olaberriak Olinpiar Jokoetara joateko %75eko aukerak zituela, eta dena behar bezala joanez gero, Pekina joango zela. Hala izan da: gaurko puntuazioko proban laugarren egin du, «ezin hobe aritu da, autoritatez, ziurtasunez», Daniel Larruskain Cespa-Eustrak taldeko idazkariak adierazi bezala.

Ez du erantzunik

2008-03-27 | 18:40:40

Leire Olaberriak Espainiako marka hobetu du Manchesterren

Jazarpen proban jarri berri du marka berria: 3 minutu, 41 segundu eta 557 milesimatan egin du

48,745 kilometro orduko abiaduran egin du. Leire Olaberriaren gaurko helburua Espainiako marka hobetzea izan da eta lortu egin du, aurrekoa segundu erdi gehiagoan egin baitzuen. Olaberria "pozik" dago lortutakoarekin, baina hala ere, "hobe egin zezakeela" adierazi du.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.