
2008-03-25 | 12:37:13
Txirrindularitza
Leire Olaberria Munduko Pista Txapelketan ariko da aste honetan
Cespa-Euskadi taldeko Leire Olaberriak bihartik igandera (martxoaren 26tik 30era) Britainia Handiko Manchester hirian egingo den 2008ko Munduko Pista Txapelketan parte hartuko dute.
Leire dagoeneko Manchesterren dago. Jazarpeneko proban saiatuko da lehenengo, etzi, ostegunez, eta beranduago, martxoaren 29an (larunbatean), Puntuaziokoan jardungo du.
Leire ikaztegietarrak Jazarpen probarekin hasiko du Txapalketa ostegunean eta bere markarik onenera gerturatzeko asmoa du (3’41"9).
Puntuazioko finalean parte hartuta amaituko du Txapelketako parte-hartzea, eta Pekinerako txartela lortzea espero du. Olaberria bosgarren dago Pekinera joango diren Puntuazioko rankinean. Bere aurkariekiko daukan abantaila dexentekoa da (4 txirrindularik aurrea hartu behako liokete Joko Olinpikoetatik kanpo uzteko). Baina mundialetan ezingo du hutsik egin.
Txapelketa honetan guztira 300 txirrindularik parte hartuko dute (93 emakumezko eta 207 gizoneko). Munduko dominak jokoan egoteaz gain, Joko Olinpikoetarako azken txartelak ere jokoan daude.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.