
2008-03-27 | 18:40:40
Pista
Leire Olaberriak Espainiako marka hobetu du Manchesterren
Jazarpen proban jarri berri du marka berria: 3 minutu, 41 segundu eta 557 milesimatan egin du
48,745 kilometro orduko abiaduran egin du. Leire Olaberriaren gaurko helburua Espainiako marka hobetzea izan da eta lortu egin du, aurrekoa segundu erdi gehiagoan egin baitzuen. Olaberria "pozik" dago lortutakoarekin, baina hala ere, "hobe egin zezakeela" adierazi du.
Dena dela, larunbateko puntuazioko proban ari da pentsatzen dagoeneko, bertan erabakiko baita Joko Olinpikoetara joango den ala ez. Orain, 17. postuan dago, eta 20 joango dira Pekinera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.